Irakasle eta Ikerlari Pertsonala enplegatu publiko ebaluatuena da. Sistema honek eskandaluzko burokrazia maila sortzen du, oso kostu handikoa, gardentasun gutxiko ebaluazio-agentzien mantenua barne.
IIPren soldaten duintzea produktibitate-plusen gehikuntzan oinarritzen jarraitzen du; indarrean dauden 3 osagarri/ebaluazioei (irakaskuntzakoa, ikerketakoa eta autonomikoa) berri bat gehitzen zaie (akademiko globala), eta azken honek aurreko osagarriek ebaluatzen zituzten aspektu berdinak ebaluatzen ditu.
IIPren Estatutuak atea ixten dio Euskal Unibertsitate Sistema Legean aurreikusitako bide laboraleko karrera akademikoari, funtzionario-bidea (kidego estatalak) lehenetsiz eta lan-kontratupeko bidea funtsean formazio faserako eta irudi prekarioentzat utziz.
Proposatzen den lanaldiak ez du kontuan hartzen Europako Unibertsitate Esparruaren aplikazioa (EUE), irakasleriarentzat dakarren funtzio-gama berriarekin ―lanak, mintegiak, aholkularitza, formazio jarraikia, akreditazio mailak, eta abar―. Koste zeroko lanaldi berria nahi da.
Eta hau guztia gutxi balitz bezala, proposatzen diren soldata-hobekuntza guztien inplementazioa 2014ko urtarrilerako aurreikusten den Ekonomia Zorroztasun Planaren amaierak baldintzatua geratzen da.
LABek EAEn Euskal Unibertsitate Sistemaren Lege berria galdatzen du, Europako Unibertsitate Esparruaren behar berriei egokitua eta unibertsitateko irakasleria funtzionario eta laboral osoaren transferentzia jasoko duena.
Euskal Herrian, 2011ko otsailaren 8an.
LAB
www.labsindikatua.org