Pilotari profesionalen arteko norgehiagokak izango dira ostiral honetan, otsailak 11, Urdulizen. Partidak Iparralde kiroldegian jokatuko dituzte 22:15etik aurrera. Lehenik eta behin, Binakako Promozioko Txapelketako pilotariak lehiatuko dira. Horrela, Apezetxea eta Cecilio bikoteak Urrutikoetxea eta Iza bikotea izango du aurkari. Ondoren helduko da jardunaldiko norgehiagoka garrantzitsuena, lehen mailari dagokiona hain zuzen. EPEL
Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren binakako txapelketa lehian da eta hori disfrutatu ahal izango dute pilotazaleek. Berasaluze VIII eta Apraiz pilotariek Gonzalez eta Laskurain mendean hartzen saiatuko dira. Dagoeneko salgai dira sarrerak Txiberri eta Txiki tabernetan, 30 euroren truke. Argazkian, Sopelako frontoiak ere hartu ohi ditu profesionalen esku pilota partidak / © Sopelana.net.