Otsailaren 13ko Torturaren Aurkako Eguna gogoan, herenegun hasi ziren ekitaldiak Leioan. Egitarauarekin jarraituz, bihar, osteguna, bideo emanaldia izango da Kurkudi herriko tabernan,
Leioatik.org webguneak iragarri duenez. Hitzordua iluntzeko zortzietan jarri dute. Larunbatean, berriz, torturaren kontrako performance-a egingo dute eguerdiko hamabietan, Tigre plazan. Azkenik, igandean, 12:30ean, Bilboko Arriaga plazatik abiatuko den manifestaziora deitu ditu herritarrak Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, 2010eko urriaren 5ean, dozenaka leioaztarrek, tartean Erika Bilbaoren senideak eta AAMko kideek "Torturarik ez!" lelopeko manifestazioa deitu zuten hilaren 8rako. Irailaren 14an atxilotutako Erika Bilbaok pairatu zituen torturak salatu eta horrelakoak berriro gerta ez daitezen hainbat neurri hartzea eskatu zuten.