Sahararen aldeko jardunaldia egingo dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 9a, 13:18
Ostegun honetarako, otsailak 10, Saharako gatazkari buruzko jardunaldia antolatu du Leioako Gazte Asanbladak. Ekitaldi guztiak Udondo gaztetxean izango dira. Horrenbestez, 19:00etatik aurrera, gatazkaren historiaren eta aurrera daramatzaten proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte Fath Leioako Sahararen aldeko elkarteko kideek. Horretaz gain, "Bi herri irrintzi bat" disko eta proiektuaren aurkezpena ere izango da aipatu jardunaldian. Ekitaldiekin jarraituz, gatazkaren egungo egoerari buruzko mahai ingurua egingo dute. Horretan, hiru sahararren ikuspuntua eta iritzia ezagutzeko aukera egongo da. Amaitzeko, tea dastatu ahal izango dute guztiek. Argazkian, uda eskualdean igarotzera etorri ziren Saharako hainbat ume, artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun