Ur Partzuergoak Itzubaltzetako bulegoa itxi du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 9a, 13:31
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Getxo udalerrian zuen bulegoa itxi berri du, Leioako Udalak ohartarazi duenez. Orain arte, Itzubaltzeta / Romoko Luis Lopez Oses kalearen 20. zenbakian izan dute egoitza. Bertan, ingurune horretako herritarren ur zein sastar kudeaketak egiten zituzten. Aldaketa hori dela eta, hemendik aurrera izapideak telefonoz (944 873 187, 944 873 100) edo www.consorciodeaguas.com web gunearen bitartez egitea eskatu die herritarrei Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak. Bilboko bulegora jotzea izango litzateke azken aukera, hau da, Albia I eraikinera, San Bizente kaleko 8. zenbakian. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun