Metro Bilbao eta
EuskoTren garraio enpresetan "euskarari egiten zaion diskriminazioarekiko" kezka eta salaketa urtarrilaren 25ean
publiko egin zuen LAB sindikatuak. Oraingo honetan hitzetatik ekintzetara igarotzea erabaki du langile erakunde abertzaleak. Horrenbestez, bi ekimen egingo ditu bihar Bilbon, gai honetan "Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna salatu eta enpresen zuzendaritzei dagokien arduraz jokatzen has daitezela eskatzeko". LABeko kideak EuskoTren eta Metro Bilbaoren egoitzen aurrean batuko dira, batean zein bestean "euskararekin loturiko gaietan atzera egiten ari direla" salatzeko. Elkarretaratzeak egiten diren bitartean, bi erakundeotako zuzendaritzei idatzi bana entregatuko diete, aipatu salaketa jaso dezaten. Bateratzeak “Euskararen normalizazioan atzerapausorik ez” lelopean egingo dituzte, 11:00etan EuskoTreneko bulegoen (Atxuri kalean, geltokiko sarreran) aurrean eta 11:30ean Metro Bilbaoren bulegoen (Nafarroa 2) aurrean. Argazkian, EuskoTreneko autobusa Areetako Bizkaiko Zubiko plazako geltokian / © EuskoTren.