Alzheimer gaixoentzako dirua biltzeko antzezlana izango da etzi Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 10a, 11:43
Larunbat honetan, otsailak 12, "Tres Sainetes" lana antzeztuko du Intilargi taldeak Sopelan. Hitzordua 19:30ean jarri dute Kurtzio Kultur Etxean eta sarrera bost eurotan egongo da. Izan ere, ekitaldi horren bitartez, Uribe Kostako alzheimer gaixoentzako dirua bildu nahi dute, udal iturriek adierazi dutenez. Psikoterapia gunea abian jartzeko egingo dute ongintzazko antzezpena. Bertan, gaixo dauden pertsonak eta horien senideak hartuko dituzte. Komediak hiru ekitaldi diru: "El Rey Tiburcio busca novia", "La Consulta del Dr. Melquíades" eta "El bulto negro". Sarrerak, berriz, 18:30etik aurrera egongo dira salgai, Kurtzion bertan. Argazkian, Kurtzio Kultur Etxean izango da antzezlana / © Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun