Astelehenean berrekingo diete Zuzenbide eskolei Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 10a, 13:25
Astelehen honetan, otsailak 14, berriro ekingo zaie normaltasunez eskolei Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean, Leioa eta Erandioko campusean. "Etenda egon diren aldian galdutako ikasgaiak lauhilabetekoan zehar berreskuratuko dira, irakasle bakoitzak ikasleen adostasunarekin erabakitako irizpideen arabera", Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) iturriek adierazi dutenez. Otsailaren 2an erabaki zuten eskolak bertan behera uztea, lehenengo ikastegian egiten ari diren obrak direla-eta ezin zirelako normaltasun osoz eman. Behin arazoak konponduta, datorren astean berrekingo diote ohiko ordutegiari. Argazkian, obrak Leioa eta Erandioko campusean, artxiboko irudian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun