Igande honetan, otsailak 13, “Mondo Flurss” umeentzako lana antzeztuko du Kolore Bitxiak taldeak. Bi saio izango dira
Kultur Leioako auditorioan: bata 12:30ean eta bestea 18:00etan. Sarrera bost eurotan jarri dute. "Plastikozko soinua. Plastikozko poltsek hainbeste lagundu digute, eta orain traba egiten digute, zikindu egiten gaituzte, hainbeste dira-eta. Elkarren aurka talka egiten duten poltsek, bizia hartzen dute azkenean, eta objektu, paisaia, animalia… bilakatzen dira, modu irudimentsuan eta harrigarrian. Plastikozko itsaso bat mugitzen. Mugimendua tresna bat da arte eszenikoak haur txikiengana hurbiltzeko", azaldu dute Kolore Bitxiak taldeko kideek. Hain zuzen, "hausnarketa txiki eta xume bat dugu" Leioan antzeztuko duten obra, "gaur egungo kontsumo mailarekin jarraituz gero etorriko zaigunari buruz". Argazkia: © Kultur Leioa.