Burdin Gerrikoaren aztarnen bila abiatuko dira larunbatean Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 10a, 14:56

"Gure eskualdeko historia hobeto ezagutzeko..." txangoa antolatu dute larunbat honetarako, otsailak 12, Ungari mendi taldeak, UKTEST elkarteak eta Getxoko Txorimalo gaztetxeak. Santa Mariñe haitzetan barrena, Urduliz artean dauden trintxerak eta Burdin Gerrikoaren aztarnak ikuskatzera joango dira. Horrenbestez, goizeko bederatzietan jarri dute abiatzeko ordua, Algortako metro geltokian. Hori bai, hamaiketakoa egin ahal izateko bokata ez ahaztea eskatu dute. Aipatu ibilaldia euskaraz gure inguruetako txokoak bertatik bertara ezagutzeko aukera ona dela iritsita, Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak ere deitu du bertara. Argazkian, Santa Mariñe haitzetan zen bunkerretako bat / cc-by-sa GipuzkoaKultura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun