Otsailaren 17an, gaur zortzi, Nekasarea egitasmoa aurkeztuko dute Leioan,
Berbalamiñe tokiko euskara elkarteak antolatutako ekitaldian. Iluntzeko 7:30etik aurrera, Unai Aranguren
EHNE sindikatuko kideak hartuko du hitza, Lamia AEK euskaltegian,
Uk Agendak zabaldu duenez. Azken urteotan kontsumo talde asko sortu dira, baita Uribe Kostan ere. Ekoizlearen eta bezeroaren arteko harreman zuzena da proiektuaren oinarria eta nortasuna, produktuak bitartekaririk barik irits daitezen kontsumitzailearengana; bertako produktuak dira: barazkiak, gazta, eztia, arrautzak, haragia, eta abar. “Ortutik platerera, baserriko produktuak jateko modu erraza", Berbalamiñekoek aipatu dutenez. Argazkian, 2010eko urriaren 21ean, Sonia Ingunza Arratiako baserritarra eta Nekasareko kideak hitzaldia eman zuen Algortan, Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara taldeak antolatuta.