Berrikuntza lanak bukatu ostean, gaur arratsaldean inauguratuko dute modu ofizialean Algortako Borobia plaza, Bidezabalgo anbulatorio aurrean dagoen 2.410 metro koadroko espazio publikoa,
Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Horretarako, pailazo saioa eta horren ondotik mokadua eskainiko dute, 17:30etik aurrera. Aisialdi eta jolaserako gune berri hori bete egin zen, obrak amaituta, jendearentzat zabaldu zen egun berean, pasa den asteburuan. “Pozgarria da oso Borobia plaza berriak lehen egunetik izan duen arrakasta ikustea. Bidezabal auzoko eta inguruko bizilagunen gozamenerako eta aisialdirako diseinatua dago, eta segida ematen dio esparru publikoak eraldatu, berritu eta dinamizatzeko Getxok bizi duen prozesuari”, nabarmendu du Imanol Landa alkateak. Txikiek gozatzeko 342 metro koadroko jolasgune erakargarria —txirrista ikusgarria ere jarri dute—dauka orain berriztatutako plazak; baita adinekoek eta mugitzeko arazoak dituztenek atseden hartzeko esparrua du ere, banku berriekin, argiztatze hobeago eta eraginkorragoarekin, oinezkoentzako ibilbide zabalekin, eta zuhaitzekin. Argazkian, Espainiako Gobernuak emandako laguntza erabili dute Borobia plaza berritzeko.