Areetako Lertegi kalea itxiko dute astearte eta asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 11a, 13:41

Asfaltatze lanak direla eta, astearte eta asteazkenean, Areetako Lertegi kalea itxiko diote trafikoari, Zugatzarteko Etorbidea eta Manuel Smith kale arteko zatian, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Zugatzarterantz irteteko Manuel Smith kalea eta Ondategi hartu beharko dituzte gidariek. Izan ere, bertan egiten dabiltzan obrak bukatu ostean, astelehenean bertan zabalduko dute Manuel Smith. Bestalde, Zugatzartetik Negubidera sartzeko Pinar kaletik jo beharko da. Eta, azkenik, Santiago Zabala kalean noranzkoa aldatuko dute, Lertegitik Cristobal Valdesera arteko zatian. Argazkian, herri lanak udalerriko kale batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun