Egia da Espainia aldean esaten dutena. Sortu-ko hauek eta aurretik 12 izen desberdinekin agertu direnak berdin-berdinak dira, areago, berberak dira. Eta amorratuta daude jada ez dakitelako nola itxi bidea panorama politikoan egon ez daitezen. Legea muturreraino bihurrituko dute hauteskundeetatik kanpo uzteko. Berberak direlako. Ez dute pentsatuko beti eduki dutela eskubidea hautagai eta hautesle izateko, orain eta lehen, hauteskunde guztietan. Eta eskubideak ezin direla eman edo kendu. Eskubideak eskubide dira, haatik. Izate hutsagatik. Eskubide guztiak, noski. Bai eta bizitzeko eskubidea ere. Hastear den garai honetan hitz bat gailendu beharko litzateke beste guztien gainetik: errespetua. Errespetua pertsonei lehenik, euren ideiei gero eta errespetua ideia bera defendatu nahi duten kolektiboei.
Laura Mintegi Lakarra idazle eta irakasle algortarrak atzo "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua