Imanol Landa Getxoko alkateak "larritzat" jo du gaur goizean udalerriko etxebizitza batean izandako gertaera. Horren ondorioz, emakume bat erietxean dago eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du, genero indarkeriaren delitua eta urruntzeko kautelazko neurriak haustea egotzita. Gizona Udaltzaingoak duela hamar egun bere biktimarengandik eta bere etxebizitzatik urruntzeko agindua haustea leporatuta harrapatu zuen pertsona berbera da, udal iturriek zehaztu dutenez. Alkateak "erabateko gaitzespena eta arbuioa" agertu ditu, “emakumeenganako eraso guztiak onartezinak badira, are gehiago horren larria denean, ustezko erailketa saiakeraz hitz egiten ari garelako”. “Jasanezina izateaz gain, eraso larri hau ezin da zigorrik gabe geratu, oinarrizko eskubideen urratze larriaren aurrean gaudelako”, gaineratu du Landak. Argazkian, Getxoko udaltzain bat, artxiboko irudian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!