Erasoka taldeari buruzko saioa emango du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 11a, 19:13

Bihar, 20:30ean, Erasoka taldearen “Itzalpetik” diskoa eta algortarrek Portugaleteko Burdinkaia taldearekin batera urtarrilaren 28an Leioako Kurkudi herriko tabernan emandako kontzertuaren kronika emango ditu Koska irratiak. Izan ere, Info7 irratiari esker larunbatero emititzen duten “Kaleko Mobida” irratsaioa jasoko du Uribe Kostako irrati libreak. Saio horretan bertan, “Izu Giroa” punk eta hardcore euskarazko fanzinearen 18.zenbakia eta pasa den urtarrilaren 29an Bergarako gaztetxean izandako musika emanaldia ere izango dira aipagai. Azkenik, Amerika Latinako Punkoi!-ari buruzko erreportajea eskainiko dute, Tango 14 (Argentina), Ultimatum (Kolonbia), Utopia (Txile) eta Los Monjo (Mexiko) taldeak entzungo direla. Argazkia: © Erasoka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun