Gidari bat hil da Plentzian auto istripu batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 14a, 17:33

Gizon bat hil da gaur eguerdi aldera Plentziako herrigunean, gidatzen zebilen autoa errepidetik irten eta zuhaitz baten aurka talka egin ondoren. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, goizeko 12ak jotzeko minutu batzuk falta zirenean jazo da ezbeharra hiribilduko Mungia bidean. Ordu horretan, Opel Astra autoa errepidetik atera, zuhaitz baten kontra jo eta gelditu egin da. Ertzaintzaren zenbait patruila eta Gurutze Gorriaren anbulantzia bat bertaratu dira gidaria suspertzeko asmoz, baina ez dute bere bizia salbatzerik lortu. Hildakoak 48 urte zituen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du zoritxarreko istripua nola gertatu den argitzeko asmoz. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun