Normaltasunez berrekin diete eskolei Zuzenbide Fakultatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 14a, 18:34

Gaur, astelehena, normaltasunez berrekin diete eskolei EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalean, behin joan zen otsailaren 2an bertan behera uztera behartu zuten lehenengo ikastegiko lanak amaitu ondoren, tokiko iturriek aipatu dutenez. Obra horiekin, ikastegiaren erdiguneko patioan zeuden eskailerak eta bere azpiko atezaindegia kendu egin dira, indarrean dagoen ebakuazio-araudia bete ahal izateko. Era berean, eraikin osoaren berriztatze eta egokitze orokorra ere gauzatu dute. "Egun, klaseen garapen normalean eraginik izango ez duten pintura eta elektrizitate arloetako azken ukitu batzuk egitea baino ez da falta", EHUko arduradunek adierazi dutenez. Argazkian, itxura eraberritua dauka Zuzenbide Fakultateak / © EHU.

"Nabarmendu behar da lan hauen bukaera otsailaren 21erako iragarrita zeuden arren, espero baino astebete arinago bukatu direla. Izan ere, eskolen etenak eta lehenengo ikastegian azken egunotan ikaslerik ez izateak erraztu egin dute lanen bukaera", amaitu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun