Algortako Fadura kiroldegiko zelaian erabakiko da asteburuan Getxo Artea Rugby Taldeak hurrengo denboraldian Ohorezko mailan jokatuko duen ala ez. Atzo, igandea, gutxigatik galdu zuten (15-13) hori-beltzek Valentzian, Les Abelles taldearen kontra, igoera erdiesteko joaneko partidan. Getxoko taldea ondo aritu zen lehen zatian eta atsedenaldira abantailarekin joan zen: 3-10. Emaitza motza, ordea, valentziarrak argi eta garbi menderatzen ari zirelako. Bigarren zatiaren hasieran getxoztarrek huts egin zuten atzealdean eta arerioak entsegua lortu zuen. Gainera, Linklaterrek txartel horia ikusi zuen. Horrela, Les Abelles norgehiagokan sartu zen, bigarren zatia menderatuz. Azkenean, norgehiagokari buelta ematea lortu zuten Valentziakoek. Argazkia: © Getxo Artea Rugby Taldea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!