Dirudienez, bihotzekoak jota
hil zen atzo G.L. inizialak zituen Plentziako 48 urteko gizonezkoa, bere autoan itsas hiribilduko Mungia Bidetik zihoala. Hala ere, ez zen hori izan atzokoan udalerria astindu zuen zorigaiztoko gertaera bakarra. Ibilgailu batek harrapatuta zendu zen atzo goizaldean, Burgosen, I.Z.G. inizialak zituen 44 plentziarra. Espainiako Gobernuaren Gaztela eta Leongo Ordezkariordetzak zabaldu duenez, gidari plentziarrak beste auto batekin talka egin zuen, goizaldeko 2:53an, AP-1 (Burgos-Armiñon) errepidean, Castil de Peones parean. Bere ibilgailutik jaitsi eta, aseguruaren paperak konpontzera zihoala, beste kotxe batek harrapatu zuen. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren Plentziako gizona suspertzeko asmoz, baina ez zuten bere bizia salbatzerik lortu. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du zoritxarreko istripua nola gertatu den argitzeko asmoz. Argazkian, Guardia Zibilaren trafiko patruila / cc-by-nc
Contando Estrellas.