Martxoaren 11ra bitartean, "Multinacionales en America Latina: impactos y resistencias" izenburuko erakusketa egongo da ikusgai Plaza Beltza herri kultur-gunean, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Horren bitartez, multinazional espainolek Latinoamerikan garatzen ari diren "benetako lana" erakutsi nahi diete herritarrei
Bakea eta Duintasuna elkarteak eta
OMAL behatokiak; horien "ondorio ekonomiko, sozial eta ekologikoak" agerian uzteaz batera. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era. Gainera, horren osagarri, otsailaren 24an, "El segundo desembarco" izeneko dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan, Plaza Beltzan. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen kultur-gunearen inaugurazioan.