Hamargarren urteurreneko ekitaldiak
Rafael Amor poeta eta musikari argentinar famatuaren musika emanaldiarekin abiatu zituen azaroaren 26an
Koska irratiak. Ostiral honetan, berriz, aita beharrean semea,
Salvador Amor, izango da Itzubaltzeta gaztetxean, Gabriel Ortegak lagunduta, "Rojo cancionero y banderas rotas" lelopean. Tartean, Getxoko Txorimalo gaztetxean ere egin zuten kontzertua, orain bi larunbat,
DAR (Uribe Kosta),
4 Tragos (Ezkerraldea) eta
Kasu! (Iruñea) taldeak aritu zirela. Etzikoa ere ez da urteurreneko azken ekitaldia izango. Izan ere, hamar urteak ospatzeaz gain, egun bizi dituen arazo ekonomiko larriak kitatzeko dirua batzen dabil Uribe Kostako irrati librea. Gauzak horrela, bost eurotan egongo da Salvador Amorren emanaldirako sarrera. Hitzordua gaueko bederatzietan jarri dute, Itzubaltzeta / Romoko Errekagane kaleko zentro sozialean. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.