Ostiral honetan, otsailak 18, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Sopelako Sekeko gaztetxean. Gaueko bederatzietatik aurrera, "Ambicion" lana eskainiko du Yokunka talde gazteak. Emanaldia espainolez izango da eta 45 minutu iraungo ditu,
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) zehaztu duenez. Aktoreak hiru izango dira: Olatz Ganboa, Aitor Borobia eta Alex Ygartua, hurrenez hurren. Bestalde, igandean, "Hunger" (2008, Irlanda) filma egongo da ikusgai, 18:30etik aurrera, zentro sozial sopeloztarrean. Oraingo honetan Plaza Beltza herri kultur-guneak aukeratu du pelikula. Gainera, "domeka bero" guztietan bezala, proiekzioaren ostean, hanburgesak, musika eta giro ona izango dira. Hurrengo asteari dagokionez, argazkigintza tailerra egingo dute Sekekon. Argazkian, Sekeko gaztetxea gauez / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.