Espainiako Barne Ministerioak Estatuko Fiskaltzaren eta Abokatuaren esku utzi ditu
Sorturen estatutuak, tokiko iturriek
prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Otsailaren 9an aurkeztu zituzten alderdi politikoen erregistroan, Madrilen. Alderdi berriaren fundazio-aktarekin eta estatutuekin batera, segurtasun indarrek osatutako txostenak ere bidali dituzte alderdiaren "jatorria eta Batasunarekin izan ditzakeen loturei" buruz. Barne Ministerioak Sorturen eskaria Ministerio Fiskalaren esku uztea erabaki du eta dokumentu berberak helarazi dizkio Estatuko Abokatuari. Bitartean, atxikimenduak batuz doa larunbateko manifestazioak. Besteak beste, ELAk, LABek, ezker abertzaleak, Aralarrek eta Alternatibak ere bat egin dute Bilbon Sorturen legeztatzea aldarrikatzeko egingo den martxarekin. 17:30ean abiatuko da Casillatik. Argazkian, besteak beste, Iñaki Zabaleta Kazetaritza katedraduna dago bultzatzaileen artean / © EHU.