
Plentziako Udalak azkenaldian darabilen euskaraz askotan kexatu da Plentziako ezker abertzalea. Gaur, berriz, PPrekin batera Udal Gobernua osatzen duen
Independientes de Plentzia delako taldeak orain dela bi aste zabaldutako Facebook orria kritikatu du Plentziako Kandelaria kultur elkarteak. Izan ere, Kandelariakoek "denbora-pasa" berezia proposatu diete bazkide eta lagunei, Plentziako independenteen orrian ageri den euskarazko testu irakurgaitza ulertzea, alegia. Kulturgileen aburuz, "ez da hain zaila, nahiz eta plensianoz idatzita egon...". Aipatu testua, hitzez hitz horrela dute IP-koek: "Ez-politiko Plentziako auzokideen elkartea 1999an sortu ona eta bertako jendearen oparotasun lana, edozein zeinu politiko pertsona bakoitzeko". Irudi arren, baina, testua ez dago Plentzia jada ezagun bihurtu duen euskañolkian,
Google Translate tresna informatikoko "Spanish-Basque" aplikazioak erabiltzen duen euskaran baizik. Googlek berak argi uzten du aplikazioa "alpha" egoeran dago, emaitza zuzenak ematetik oso urrun oraindik. Bere aldetik, Facebook-en IndePPendientes de Plentzia profila norbaitek sortu duelako
kexatu zen atzo Independientes de Plentzia taldeak.