Emaus-ek “GetxoBizi” bizikletak alokatzeko zerbitzua kudeatzen du, bigarren eskuko produktuen denda dauka eta laster inauguratuko den Mugikortasun Jasangarrirako Zentroa (CEDEMOS) bultzatzen du. Bere bozeramaleak, Jose Manuel Gomezek, era honetako hitzarmenen garrantzia azpimarratu du, “egoera horretan dauden pertsonen baloreak indartzen dituztelako, laneratzen lagunduz, eta berrikuntza esperientzia berrietan haztegi bihurtzen direlako”. 
Peñascal Fundazioak “Peñascal Servicios de Hosteleria” ekimena sustatzen du, Algortako Fadura kiroldegiko jantokiaren ustiapenaz eta bertoko ostalaritzako trebakuntza zentroaz arduratzen dena.
Gaztaroa-Sartu elkarteak Fadurako Txikigunea eta Euskal PostalRed Getxon egoitza duen korrespondentzia eta mezularitzako laneratze enpresa kudeatzen ditu.
Koopera Gizarte Sarea irabazi asmorik gabeko erakundea da, batez ere gizarte-ekimenek eta laneratze enpresek osatzen dutena. Getxo udalerrian, besteak beste, Berohi enpresarekin batera jantzien bilketa kudeatzen dute Ekorropa izeneko bigarren eskuko bi jantzi-dendek.
Lantegi Batuak elkarteak Bizkaian minusbaliotasunak dituzten pertsonak laneratzen dihardu, eta Ereagako igogailua kudeatzen duen elkartea da. Laster, digitalizazio zentroa  zabalduko du Getxon.
Getxolan
Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuen bitartez, udalerrian ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko lan egiten du Getxoko Udalak, enpresei, entitateei eta herritarrei zuzendutako hainbat ekimak bultzatuz. “Udalerriko dinamizazio ekonomikorako 5 milioi euro baino gehiagoko partidak bideratzeaz gain (merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, hiriko merkatalguneak biziberritzeko, kontratazioak egiten laguntzeko, ekitaldiak garatzeko ...), Getxolanen beraren aurrekontua eta kudeaketa baliabideak bultzatu ditugu”, Landak aipatu duenez..
Horren jarduera trebakuntza eta enpleguarekin zerikusia duten entitateekin elkarlanean egiten da; horien artean, laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak laguntzen dituzten erakundeekin. Izan ere, "giza eragileekin eratutako sare-lana elementu garrantzitsua da bertoko garapena sustatzeko proiektuak martxan jartzeko eta, bide batez, Getxon gizarte kohesioa lortzen laguntzeko", amaitu du alkateak.
            
            
        
        
            
Getxo Lan In proiektuaren harira, 2015era bitartean 113 lanpostu sortuko dituzten hainbat hitzarmen sinatu ditu Emaus, Peñascal Fundazioa, Gaztaroa-Sartu elkartea (Keimak eta Unipostek bultzatzen dute), Koopera eta Lantegi Batuak giza erakundeekin