Algortako taberna bat hilabetez itxi du Getxoko Udalak

Getxoko Udalak Algortako Euskal Herria kalean kokatuta dagoen ostalaritza establezimendu baten hilabete bateko itxiera eta jardueraren etetea agindu zuen atzo, ixteko ordutegia bete ez duelakoan. Herenegun gauez zigilatu eta itxiarazi zuen Udaltzaingoak, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Gaineratu dutenez, joan den astean "badaezpadan" lokaleko musika aparailua kendu eta udal gordailura eraman zuten poliziek, "auzokideek zaratagatik, eragozpenengatik eta ordutegia ez ixteagatik ipinitako kexek eragindako zaintzaren ondoren". Tabernaren jarduera hilabete batez bertan behera geratuko da udal dekretu bidez, hain zuzen ere, "ixteko ordutegia etengabe ez betetzean salaketa ugari dituelako". Argazkian, Getxoko udaltzain bat, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun