LAB sindikatua izango da datozen urteetan sindikatu nagusia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoan, bai unibertsitatean, bai unibertsitatetik kanpo. Hori horrela,
CCOOri lekua kendu dio eta sindikatu hori laugarren postura arte jaitsi da. Atzo egin zituzten hauteskunde sindikaletan 32.000 langilek zuten botoa emateko eskubidea eta LABek 80 ordezkari (lehen 65 zituen) lortu zituen, sindikatuko iturriek jakitera eman dutenez. Horren atzetik geratu dira
ELA 61 ordezkarirekin (lehen 62 zituen),
EILAS 60rekin (lehen 54), CCOO 51rekin (67) eta
UGT 22rekin (lehen 23). LABek 57 ordezkari lortu ditu unibertsitatetik aparteko irakaskuntzan, ELAk 48, EILASek 40, CCOOk 34 eta UGTk 9. Sektore horretako irakasleen gehiengoak, hala ere, EILASi (30 ordezkari) eman dizkio boto gehien, eta ondoren geratu dira LAB (24), CCOO (21), ELA (19) eta UGT (5).
Euskal Herriko Unibertsitateari dagokionez, LABek 23 ordezkari izango ditu, EILASek 20, CCOOk 17, ELAk 13 eta UGTk beste hainbeste. Argazkian, EHUn ere LAB izan da nagusi.