Leo Bassik "Utopia" antzezlana eskainiko du igandean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 17a, 12:31
Leo Bassi komediante italiarrak "Utopia" izenburuko antzezlana eskainiko du igande honetan, otsailak 20, Erandion. Emanaldia 19:30ean izango da, Altzagako azoka zaharrean. Sarrerak bost eurotan izango dira. Hain zuzen, horiek eskuratzeko, Astrabuduako Josu Murueta kultur etxera eta udaletxean bertan dagoen Kultura Sailera jo daiteke jada, udal iturriek jakinarazi dutenez. Mundu mailan ezaguna de Leo Bassi bakarka egiten dituen antzezlan eta muntai bitxiengandik. Italia, Frantzia eta Ingalaterrako komediante xelebreen ondorengoa da, adituen hitzetan, eta betidanik ibili da egoera bitxien bila jendearen arreta lortzeko bere antzezlanetan. Argazkian, umorista italiarra aurreko antzezpen batean / cc-by-nc-sa Clows.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun