Eskola autobus baten matxurak ilarak sortu ditu goizean Avanzadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 17a, 20:01
Ilara luzeak eragin ditu gaur goizean Avanzada errepidean Erandioko tartetik igarotzen ari zen eskola autobus batek. Herrizaingo Sailak "El Correo Español" egunkariaren bertsio elektronikoari jakinarazi dionez, gertaera goizeko 7:45ean jazo da, publiko egin ez diren arrazoiak direla medio autobusa Avanzadako errepidean (BI-637) geldi geratu denean, Bilborako noranzkoan, erdiko errailean. Horren eraginez, ilara luzeak sortu dira errepide osoan ordu batez. Dena den egoera ez da normalizatu goizeko 10ak arte. Izan ere, behin matxura konpondu ostean, ordu horretan abiatu da berriz autobusa. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun