Larunbat honetan, otsailak 19, "El contubernio nuclear, Lemoiz" izenburuko liburua aurkeztuko dute, Basordaportu tokiko kultur elkarteak antolatutako ekitaldian. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Armintzako kultur etxean. Solasaldian bertan parte hartuko dute liburuaren egile Juan Luis Olaran lemoiztarrak eta Gorka Andrakak. Azken horrek idatzi ditu aipatu lanaren sarrera hitzak. Liburuak agerian uzten ditu "ondorio larri eta ikaragarriak izango zituen" proiektuaren zirrikituak. Iberduero konpainia elektrikoaren hasierako mugimenduetatik gaur egun arteko ibilbidea egiten du egileak. Espainolez idatzita dago eta 297 orrialde dauzka, Arabera Kultur Taldeak argitaratuta. 16 eurotan dago salgai. Horretaz gain, gaiaren inguruko argazki erakusketa ere paratu dute Armintzako kultur etxean. Argazkian, zentral nuklearra izango zena.