Euskal makil borrokan hasiko dira bihar Algortan

Azaroaren 13an izandako doako ikastaroari jarraiki, bihar, larunbata, abiatuko dituzte euskal makil borrokan ikasteko entrenamenduak Algortan. Hitzordua goizeko hamarretan jarri dute, Fadura kiroldegiko trinketean. Larunbatero batuko dira bertan. Leioan, berriz, asteartero emango dituzte eskolak, 14:00etan, Sakoneta kiroldegian. Informazio gehiago gura duenak 656 798 622 (Karlos) edo 653 728 351 (Joseba) telefono zenbakira deitzerik badauka. Helbide elektronikoa ondokoa da: makilagetxo[abildua]gmail.com. Borroka guztietan bezala, sistemaren helburua bestea akabatzea bada ere, kirola egiteko eta kultura berreskuratzeko asmoz aritzen dira jarduera horren zaleak gaur egun, esgriman edo arte martzialetan bezala. Euskal makil borroka praktikatzeko ez da indar handirik behar, motrizitatea baita “kirol” horren oinarria. Besoekin baino, gerriarekin egin behar da indarra 900 eta 1.200 gramo arteko makila eskuekin helduta. Argazkian, bi gazte euskal makil borrokan / © Mugi! kirolzale donostiarraren hilabetekaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun