"Algortako Aldapa parkea eta bere inguruak berritu eta modernizatu dira honez gero, eta hori lortzeko egin diren lanak irisgarritasun eta eraginkortasun energetikoaren irizpideei jarraiki gauzatu dira", udal iturriek adierazi dutenez. Tartean, ez dira gutxi izan auzokideen protestak. Plazaren irekiera ofiziala gaur arratsaldean egingo dute. Hori dela eta,
Getxoko Udalak ospakizun ekitaldia antolatu du 17:30etik aurrera, haurrei zuzendutako pailazoen saio batekin eta ondorengo mokaduarekin. 5.000 metro koadro inguruko plaza da, eta bertako zaharberritze lanak amaituta, belaunaldi desberdinentzako aisialdirako eta jolasteko elementuak ditu. “Parkearen diseinuari dagokionez, udalerriko gainontzeko parkeetan egiten ari garenarekin bat etorriz, belaunaldi artekoaren ikuspuntutik dihardugu esparru hauetan, adinari erreparatu gabe, edozein pertsona sar dadin”, aipatu du Imanol Landa alkateak. Proiektuaren aurrekontua milioi eurotik gorakoa izan da. Argazkian, joan den ostiralean inauguratu zuten eraberritutako Borobia plaza, Algortan / © Getxoko Udala.