Bigarren, gure erakunde politikoa beste proiektu eta alderdi batzuekin lotzeko asmoa adierazten duen berria salatzen dugu. Cuatro telebistak, berria kontrastatu gabe plazaratu duenean, bere informazio eredua kalitate gutxikoa dela erakutsi du.
Cuatro telebista kateko informazio zerbitzuen jarrera salatzen dugu, kazetari bati eskatzen zaion seriotasunari uko egin diotelako. Ez dute ezer kontrastatu edo egiaztatu. Ez dute ezta gure erakundearen izena ere ondo esan. Kazetaritza-zaborraren historian beste orri bat idatzi dute. Deigarria den izenburua eta intrigazko edukia lortu dute, baina dena gezurra da.
Era berean, Sortu alderdi politikoaren legalizazio eskaeraren inguruan poliziak egin duen txostenean gure erakundea aipatzen dela salatzen dugu. Berriro ere estatuaren segurtasun indarrek beren profesionaltasun eza eta guztion eskubideak babesteko gaitasun eza agerian utzi dituzte, eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen Sortu alderdi politikoa legez kanpo uzteko edozer egiteko prest daudela ematen du, baita susmo edo arrasto faltsuak erabiltzeko ere.
Hirugarren, gure aldetik, berriz ere, alderdien lege antidemokratikoaren kontra agertzen gara, Sortu alderdi politiko legala izatea aldarrikatzen dugu, eta euskal hautesleetako zati baten partizipazio politikoa oztopatzeko Gobernuaren eta Fiskaltzaren trikimailuak salatzen ditugu. Horregatik “Bakerantz: legalizazioa” lelopean Bilbon bihar egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu.
2011ko otsailak 18.
Antikapitalistak
www.antikapitalistak.org