Afarirako txartelak eskuratzeko aukera jada zabaldu du ALBEk, horretarako albegetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora idaztea edo 605704385 telefonora hots egitea baino ez dela egin behar. Hamabi euro kostatuko du afariak.
Aurreko edizioak
Jon Sarasua, Jesus Mari Irazu, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Estitxu Arozena pasatu ziren lehenengo urteetan Abra jaialdiaren oholtzatik. Hasiera batean udaberriko bertso-jaialdia izan bazen ere, 2002an sariketa bihurtu zuen ALBEk. Geroztik, Nerea Elustondo, Jon Martin, Xabier Paya, Ohiana Bartra, Maddalen Arzallus edota Jone Uriak bete dute Abra sariko txapeldunen zerrenda. Euskal Herri osoko bertsolari gazteekin gauzatzen ohi dute kartela, 19 eta 22 urte bitartekoak izaten direla beti. Horrezkero, 60tik gora bertsolari gazte pasatu dira Abra Sariaren taulatik. Aurtengo berrikuntza, berriz, afari formatua izango da. Sariketa afaldu ondoren jokatuko da.
Iazko Abra Sariaren saioa (mp3)
Iazko edizioaren argazkiak
Euskal Herriko bertsolari gazteentzako Abra Saria gaur zortzi, otsailak 25, jokatuko da Algortan. Ez da edozein edizioa izango, hamargarrena baizik. Urteurren borobilak zer ospatu eta zer gogoratu eman dio 