Donostiako prentsa oharra:
Eguneroko albistegietan gero eta maizago entzuten ditugu langabezia igoera etengabearen datuak, enpresetan EEEak gero eta ugariago, langileak kaleratzeko gero eta erraztasun gehiago, familien zorpetze tasa handiak, lanaren prekarizazioa, lan istripuen ugaritzea… ematen dizkiguten notiziak. Honi guztiari gobernuek ezartzen dituzten ajusteak gehitu behar dizkiogu; pentsioen murrizketa, jubilazio adinaren luzatzea, ustelkeria, iruzur fiskala eta aberatsenentzat pribilejioen mantentzea, langile klasearen bizkar. Gainera, finantza-krisia, bankuen kudeaketa txarraren ondorioa baino ez den zorrak, langile guztion diruarekin ordaintzen ari gara, familien ongizatearen kaskartzea ekarri du.
Ustelkeria, “entxufismoa”, soldata eskandalagarriak, aberatsenentzat pribilegioak eta aldiz langileontzat eta behartsuenontzat eskubideen murrizketak, soldata prekarioak…
Baita emakumeen eskubideei, gazteei, euskarari, etorkinei, ama-lurrari, hezkuntza sistemari… eginiko erasoak ere maizago entzuten ditugu.
Salaketa eta kexu hauek herritar guztion ahotan daude, baina eguneroko kexu hauek iraganeko kontuak izan daitezke.
Egoera larri hau guztia ez da txiripaz sortu, baditu bere arduradunak. Krisi gordin honetara eraman gaituzten sortzaileek, neurri eta errezeta berdinekin krisitik aterako gaituztela sinestarazi nahi digute.
Beraiek sortzen dituzten arazoak guztion bizkar horiek konpontzea! Bereziki emakume, gazte eta jubilatuek.
PSE, PNV eta UPN dira krisira eraman gaituen sistema neoliberal honen bultzatzaile eta defendatzaileak. Ez da soilik eredu ekonomiko baten krisia, krisia politikoa da, soziala, baloreena. Aldaketa azkar eta sakon baten beharrean gaude, soilik aldaketak aterako gaitu gauden ataka larritik. Derrigorrezkoa dugu beraz, egungo eredu politiko, sozioekonomikoa errotik aldatzea eta nazio eta herritar gisa dagozkigun eskubideak bermatuko dizkiguten estrukturak sortzea.
Garaia da beraz, Euskal Herrian orain arteko jarduera politikoaren ardatzak errotik aldatzea. Zure esku dago praktika zaharkitu hori aldatzea, PSE, PNV eta UPNk bultzatzen dutena. Zure esku dago errealitate hori iraultzea. Izan Aldaketa. Eta aldaketa horren gidaria. Oraingoan bai.
Ausart zaitez aldaketara. Zure ahotsa, gure HITZA!
Guk ez ditugu interes pertsonalak, ez gaude gure patrikak betetzeko. Jazarpena, espetxea, tortura, herbestea, are gehiago heriotza ere ezagutu izan ditugu gure ardurak betetzeagatik, baina gure konpromisoa haratago doa. Euskal Herriaren alde, gatazka politikoa gainditzearen alde, aldaketa politiko eta sozialaren alde eta herritarren ongizatearen alde lan egingo dugunaren irmotasuna dugu.
Izan aldaketa. Zurea da ahotsa. Abian den eraldaketaren parte izan zaitez. Ez zaitez kanpo geratu. Hau ez dago geldituko duenik, izan zaitez aldaketaren motorra eta gidaria.
Herritarren ahotsa jaso ahal izateko bitartekoak jarriko ditugu, zure ahotsa entzuteko, udaletan herritarren parte-hartzea bultzatu dugulako eta bultzatu nahi dugulako, Euskal Herria eta herritarrak direlako gure helburu.
Horregatik, gure helburu estrategikoak lortzeari begira, Herri Programaren osaketarako, abertzale, ezkertiar eta independentisten parte-hartzea bilatzen dugu, herrietan eta auzoetan.
• Krisiak herrietan sortzen dituen arazoak ukituko duen Herri Programa.
• Euskal Herrian irekitzen ari den prozesu demokratikoa dastatuko duen Herri Programa.
• Haize freskoa arnastuko duen eta udal mailan ere benetako aldaketa politiko eta soziala ekarriko duen Herri Programa.
• Euskaraz mintzatuko den Herri Programa.
• Emakumeen ahotsaz entzungo den Herri Programa.
• Amalurra babestuz urratsez urrats ibiliko den Herri Programa.
• Nagusiekin hitz egitera eseriko den eta gazteenen musika eta hitza izango duen Herri Programa.
• Eskuz idatzitako eta sarean zabalduko den Herri Programa.
• Beraientzat, berarentzat, zuretzat, guretzat, denontzat, Herri Programa.
Denon artean osatuko dugu Herri Programa. Parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu eta bide horretan.
Ez gara besteak bezalakoak, hitzezkoak gara, gure hitza betetzen dugu eta berriro ere hori frogatzera gatoz.