Igandean erabakiko da Getxo Rugby Taldea ohorezko mailan izango den

Denboraldi osoan zehar zelai menderaezina suertatu da Fadura, Getxo Artea Rugby Taldeko aurkarientzat. Horrela jarraitu beharko du izaten, hori-beltzek Ohorezko mailara bueltatu nahi badute. Igande honetan izango dute hori lortzeko azken aukera getxoztarrek, 12:30etik aurrera, Algortan bertan. Les Abelles talde valentziarrak joaneko partidan ateratako bi puntutako aldea (15-13) gainditu beharko du Getxo Rugbyk. Bitartean, lana gogor egiten ari dira Bryce Bevin eta jokalariak, joan den igandean Valentziako Campo del Rio izeneko zelaian egindako akatsak zuzentzeko. Harmailak ere beteta gura dituzte Getxo Arteakoek. Argazkian, joan den igandeko partida Valentzian / © Getxo Artea Rugby Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun