Dagoeneko Leioako 12 zonaldetan dago erabilgarri wifi zerbitzua.
Joan den urtearen amaieran Pinosolon eta
Kultur Leioa inguruan ezarri zuen zerbitzua Udalak, proba egiteko. Beste hamar zonaldetan ere erabilgarri dago jada. Ekimenaren helburua da leioaztarrek edo udalerria bisitatzen duen edonork Interneterako sarbidea doan izatea, herrian zehar banatutako zonalde ireki askotan. Orain, ondokoetan ere badago wifi zerbitzua: Sarrienako kirolgunea, Mendibile Jauregia, Udal Musika Eskola, Barandiaran institutua, Euskal Etxeen plaza, San Bartolome kultur gunea, Txorierriko Nagusien Etxea, Pinuetako kultur aretoa, Lamiakoko ikastetxe publikoa eta Santa Ana etorbidea / Ibaiondo plaza. Modu honetan, ordenagailu eramangarri batekin edo konexioa duen edozein gailuarekin (adibidez sakeleko telefonoa) posible izango da aipatutako zonaldeetan Interneten ibiltzea doan eta erosotasun osoz. Argazkian, erabiltzaile bat Kultur Leioa kanpoaldean / © Leioa.net.