"Gosari osasuntsuak, gosari hezitzaileak" egitasmoan parte hartzen ari dira otsailean zehar Leioako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako neska-mutilak. Udaleko Hezkuntza Sailak bultzatutako ekimenak gazteak elikadura osasuntsuan heztea du helburu, janarien piramidea azalduz eta hainbat argibide eskainiz. Baina, ikasgeletan jorratzen ari diren gaia gurasoengana heltzeko asmoz, hitzaldi berezi bat prestatu dute hurrengo asterako. Solasaldi irekia izango da Leioako aita-ama guztientzat. Elikadura osasuntsuaren nondik norakoak azalduko dizkiete bertan. Horretaz gain, ondokoak jorratuko dituzte: ze janari dira onuragarriak gazteentzat, zer maiztasunarekin hartu behar diren, zergatik, edota zergatik diren janari batzuk hain beharrezkoak gazte batentzako. Zehazki, ostegunean, hilak 24, izango da hitzaldia,
Kultur Leioako auditoriumean, 19:00etan. Sarrera librea izango da, baina presentzia konfirmatu beharra dago 946 072 576 telefono zenbakiaren bitartez. Argazkian, barazkiak Algortako San Lorentzo azokan.