Taldea ondoko txirrindulariez osatuta dago: Unai Intziarte (Koplad), Paul Usabel (Koplad), Alexander Unzueta (Koplad), Unai Arriola (Koplad) eta Ibon Alex Gonzalez (Koplad). Berriak: Daniel Ruiz (Hirumet), Sergio Benitez (Sanse-Spiuk), Roberto Nicolas Diaz (Caixanova), Iñigo Ojeda (Viña Ijalva), Diego Asis (Argentina), Alexander King (Ingalaterra), Eder Fraire (Mexico), Asier Lartitegui (Lubeko Electrodomesticos), Ander Plazaola (Erandio) eta Jose Angel Refoyo (Ferreteria Lafuente).
Asfaltados Olarrari dagokionez, 12 txirrindulari ditu eta Aitor Otxoa da bere zuzendaria. Taldearen helburua pixkanaka hobetzen joatea da. Txirrindulariak dira: Aitor Rey, Jon Astondoa, Alejandro Trapote, Iñigo Iturriaga, Aritz Sasiain, Denis Alvarez, Luis Alberto Barron, Yago Hormaetxea, Ander Agirrebeitia, Asier Jimenez, Ander Olmeda eta Galder Zurimendi.
            
            
        
        
            
Sopelako Koplad-Uni2 eta Asfaltados Olarra gizonezkoen txirrindulari taldeak ostiralean, otsailak 18, aurkeztu zituzten Kurtzio Kultur Etxean. Josu Landaluze alkateordeak taldeek egindako lana goraipatu zuen. "Garrantzi handia dute Sopelarentzat, gure herriaren izena eramaten baitute Espainia osora eta nazioarte mailara", aipatu zuenez. 23 urtez azpiko SD Ugeraga Koplad-Uni2 taldeak 15 txirrindulari ditu aurtengo denboraldirako. David Etxebarriak zuzendutako taldeak bere egutegia Euskaldun Sarian oinarritu du. Horrekin batera, euskal lurraldean jokatuko diren Espainiako Kopako zenbait lasterketetan arituko da. Argazkia: ©