Algorta eta Getxoko
Korrika Batzordeak otsailaren 24an, ostegunarekin, egingo du lehenengo bilera, Uribe Kostako
AEKk jakinarazi duenez. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Lauaxeta euskaltegian, Iparbide kaleko 6. zenbakian. Batzarrean, aurtengo edizioaren informazioa, herriko prestaketa, eta abarren berri emango diete hurbiltzen diren lagunei. Apirilaren 7an, Trebiñutik irtengo da Korrikaren 17. edizioa. Helmuga, berriz, Donostia izango du hilaren 17an. Eskualdeari dagokionez, eta lasterketaren orduak oraindik finkatzeke daudela, apirilaren 16an erandioztarrek hartutako lekukoa, Leioatik sartuko da eta hortik aurrera, Getxo udalerria, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoiz zeharkatuko dituzte "euskalakariek", AEKko kideek euskarari zaletasunaz gain erabilera ere eskaintzen diotenentzat sortu duten hitz berria. Hamaika egun horietan eta bereziki Donostiako jaian
Euskaltzaindia izango da omendua. Argazkian, Korrika Algortan barrena duela bi urte.