Uribe Kosta-Butroe eremua biotopo babestua izendatzea gomendatu dio Jaurlaritzari
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU); baita gune hori Natura 2000 izeneko Europa mailako sare ekologikoan sartzea ere. Gaur eman du ezagutzera EHUren txostena
Ekologistak Martxan erakundeak. Lakuako Gobernuko
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2010eko uztailean egin zion azterketa egiteko enkargua unibertsitateari. Erabaki hori
Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Plentzia, Gorliz eta Lemoizko udalek babestu zuten. Abenduaren erdialdean entregatu zion txostena Jaurlaritzari EHUk. Uribe Kosta-Butroe eremuan balio handiko paisaiak, elementu geologikoak eta animalia eta landare espezie eta komunitateak daudela nabarmendu du azterlanak. Horiek guztiak, batez ere, itsaslabarretan, dunetan, estuarioan, paduretan eta landazabaletan biltzen dira. Argazkian, 2010eko urrian, Butroe ibaiaren estuarioaren aberastasunaren kontserbazioa ziurtatzen duten baldintzak sortzea
eskatu zieten administrazio publikoei
Astondopunta,
Eguzki, Ekologistak Martxan, Espitzu, Lannius,
Sagarrak, Talaia, Txipio Bai eta
Txirpial talde ekologistek.