Erandio, Getxo eta Sopelako azterketak alderatuta (Erandioko datuak 2006koak dira eta besteak 2008koak)

Azterketaren laburpena (© Kontseilua)
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak iaz burututako udalen hizkuntz politikaren bigarren azterketan Erandioko emaitza "eskasa" izan da, erakundeak adierazi duenez. Joseba Goikouriak eta EAJk zuzentzen duten udalerriak 10etik 4,45 puntu batu ditu, azterketa gainditzeko zazpi puntu behar direnean. Gainera, aipatu beharra dago Erandioko hizkuntz politika okerrera egin duela Kontseiluaren ustez. Izan ere, 2006an egindako azterketan Txorierriko Udalak 4,93ko emaitza jaso zuen, ia "ez nahikoa". Guztira, iaz 66 udalerritan egin zuen azterketa Kontseiluak, lehenengoa Bermeo izan dela 9,32 puntuekin eta Erandio 37. lekuan gelditu dela. Azkena, ordea, Tutera gelditu da 0 borobil baten bidez. Getxo, Leioa eta Sopelako neurketak, berriz, 2008an egin ziren. Leioakoa ez da publiko egin edo ez zen osorik bukatu eta Getxori eta Sopelari dagokienez, 5,30 eta 5,25 eskuratu zuten, "ez nahikoa", hurrenez hurren. Argazkian, Joseba Goikouria Erandioko alkatea.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!