Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, baliteke metro koadroko 60 litroko prezipitazioa pilatzea gaur. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute. Astearte honetan zaparrada mardulak izango ditugu protagonista, kantaurialdean bereziki. Gainera, ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Bihar, asteazkena, eguraldiak hobera egingo du egunak aurrera egin ahala. Arratsalde aldera atertuz joango da eta barnealdean giroa argiagoa izango da. Tenperaturek aurreko egunekoari eutsiko diote. Ostegunean, giro eguzkitsua gailenduko da. Behe-lainoarekin eta hodei hondarrekin hasiko dugu eguna, baina garbituz joango da eta ondoren zeruak oskarbi ikusiko ditugu. Tenperaturak koska pare bat gora egingo du eta eguneko altuenak 13-17 ºC artean kokatuko dira. Argazkian, hiru neska aterki azpian, artxiboko irudian.