![](http://farm4.static.flickr.com/3498/3276399597_179358ee17_m.jpg)
Hirugarren urtez, ogi txigortu lehiaketa antolatu du
Barrikako Udalak, Inauteriak ospatzeko. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat torrada aurkeztu beharko du, udaletxeko beheko solairuan, martxoaren 7an, arratsaldeko bostetan. Ordu erdi beranduago hasiko dira epaileak horiek dastatzen, irabazlea zein den erabakitzeko. Lau sari banatuko dira, 25, 35, 50 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren. Horiek banatu ostean, hurbildutako jendeari ere ogi txigortuak probatzeko aukera emango diote. Lehiaketan izena emateko epea larunbat honetan, otsailak 26, bukatuko da, 20:30ean. Bestalde, ume zein nagusientzako makillaje tailerra antolatu dute Barrikan, martxoaren 5erako. Hitzordua 12:00etan izango da, udaletxeko beheko solairuan. Barrikoztar guztiek aukera izango dute aurpegia euren mozorroaren arabera margotzeko. Hain zuzen ere, mozorrotuta agertzera animatu dituzte.