
Bi pertsona zauriturik irten dira gaur arratsaldean Leioako Artatza auzoko tunelean izandako trafiko istripuaren eraginez. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, zaurituak 32 urteko emakume bat eta 70 urteko gizonezko bat izan dira eta biak Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Istripua Uribe Kostako korridorea eta Avanzadako errepidea batzen dituen Artatzako tunelean, Bilborako noranzkoan, jazo da, bikotea bidaiatzen zuen furgoneta errepidetik atera eta ezkerreko errailean gelditu denean, trafikoa moztuz. Auto ilarak bost kilometroko luzera izan dute une batzuetan, Berangoraino helduz. Bestalde, pasa den ostiralean, beste emakume bat, 43 urtekoa, zauritu zen Leioan, hiru autoen arteko trafiko istripu batean. Bera ere eraman behar izan zuten Gurutzetara. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by
Irekia.net.