Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko proiektuari buruz hitz egingo dute
Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusiaren astearteko batzarrean. Landutako azken egitasmoa Ernesto Gasco sailburuordeak berak azaldu zien, joan den ostiralean, Juan Olea alkateari eta Pilar Ardanza Garraio diputatuari. Hain zuzen ere, atzo plazaratutako prentsa oharraren bitartez, Gasteizko Gobernuko ordezkariak emandako datuen "zehaztasuna" zalantzan jarri zuen
Urdulizko Udalak. "Eusko Jaurlaritzak dioenez, 36 milioi eurotik 15 milioi eurora murriztuko da proiektuaren kostua. Baina, hori ez da egia. 2007an adostutakoaren arabera, 24 milioi euroko aurrekontua zuen trenbidearen zatirik luzeena lurperatzea aurreikusten zuen egitasmoak", tokiko iturriek adierazi dutenez. Udalak 4,2 milioi euro jarri beharko dituela dioten informazioekin ere ez daude ados agintari urduliztarrek. Hala erre, "aurreko BGParekin hartutako konpromisoa berretsi" eta 3 milioi euro apartatu dituzte jada. "Argi daukaguna da ez dugula obren %25a ordainduko", ohartarazi dutenez.
"El Correo Español" egunkariak larunbatean —
infografia eta guzti— zabaldutakoaren arabera, 550 metroko trenbide zatia eta geltokia bera lurperatu nahi ditu PSE-EE buru duen garraio partzuergoak, EAJkoek aurreikusitakoa baino 250 metro gutxiago. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko metro geltokian / cc-by
Egizu.