"Sabin" telefilma filmatzen hasi dira Azpeitian. Sabino Arana euskal nazionalismoaren sortzailearen bizitza eta pentsamendua jorratuko du telebistarako pelikula berriak. Patxi Barcoren zuzendaritzapean, Asier Hormaza aktore algortarrak landuko du Sabino Aranaren papera,
EITBk zabaldu duenez. Angel Amigo dugu lan berri honetako ekoizlea, eta Carlos Zabalak idatzi du gidoia. "Istorioak Euskal Herriko historian nahitaezko bezain ezezagun izan den belaunaldi bat eman nahi du ezagutzera, Euskal Herriko eta Espainiako politika betirako aldatuko zuen garaia pantailara eramanez", azaldu dutenez. Unamuno eta Canovas del Castillo pertsonaiak ere istorioan aurkituko ditugu, Jose Mari Berasategui eta Zorion Egileor aktoreen eskutik. Joseba Apaolaza, Iñaki Beraetxe, Alvaro Garayalde, Itziar Ituño, Aitor Beltran, Gotzon Sanchez, Oihana Maritorena, Joli Pascualena, Yago Mateo eta Esther Velasco aktoreek ere hartuko dute parte. Argazkian, Asier Hormaza Ainhoa Aierberekin, "Hor al zaude?" antzezlanean / © Kultur Kabia.