Euskal Herriko Unibertsitateak 2010ean tesia irakurri zuten 316 doktore berriei (159 emakume eta 157 gizon) omenaldia egingo die gaur arratsaldean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Ekitaldi horrekin, EHUk doktoreak prestatzearen eta arlo akademikoan zein profesionalean titulu hori eskuratzearen garrantzia erakutsi nahi dio jendarteari. Hortaz, ohitura bihurtu dute doktore berriak izendatzeko ekitaldia otsailaren azken ostiralean ospatzea. Gainera, data bat dator EHUren sorrerarekin, 1980ko otsailaren bukaeran jaio baitzen, unibertsitateko iturriek gogoratu dutenez. Ekitaldian ehun bat doktore berri eta mila gonbidatu egongo dira. Halaber, 2007-2008ko doktoregoko 26 sari berezi emango dira. Sariok, nazioartean goraipamenik handiena izan duten tesiei ematen dizkie EHUk, bi urtean egindako bidea aztertu ondoren. Argazkia: © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!