Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kalean jolasteko gune berria daukate neska-mutilek. Xake plazaren ondo-ondoan dagoen orubeko bazter batean jarri dute 442 metro koadroko jolasleku iraunkorra. Hori ofizialki inauguratzeko, pailazo emanaldia eta mokadua antolatu ditu gaur arratsalderako
Getxoko Udalak. Ekitaldiak 17:30ean abiatuko dira. Adin desberdineko umeentzako gunea da egokitu dutena eta 12 jolas-aparailu dauzka guztira: zabuak, kulunkak eta txirristak dituzten jolasak, beste elementu batzuen artean. Bestalde, aparkalekua eta jolas-gunea bereizteko landare-lerro bat ipini dute bertan. Horrez gainera, jolasteko gune berriak Xake plazan dagoen umeen parketxoa osatuko du, jakina denez, kultur ikuskizun edo jardueraren bat dagoenean kendu egiten baita. Argazkian, otsailaren 11n inauguratu zuten eraberritutako Algortako Borobia plaza. Gauza bera egin zuten joan den ostiralean Aldapakoarekin / © Getxoko Udala.